2023/2024 IKASTURTEA

Legoñazpi Day: zientzia, teknologia eta robotikaren aldeko apustu argia

Legoñazpi Day: zientzia, teknologia eta robotikaren aldeko apustu argia

DBH 4. mailako 120 ikasleek Begoñazpi Ikastolako First Lego Leaguen parte hartu dabe. Ikasleek, jardunaldi honetan, erantzun zein urtenbide zientifiko, teknologiko eta robotikoak emon eta azaltzeaz gain, First Lego Leaguera joateko bidea be izango dabe.

Legoñazpi Day, zientzia, teknologia eta robotikako lehiaketa, agerian

Begoñazpi Ikastolako First Lego League barne txapelketa dan Legoñazpi Day-n, DBH 4. mailako ikasle guztiek euren ezagutza nahiz jakituria zientifiko, teknologiko eta robotikoa erakutsiko dabe. Munduko txapelketa ospetsuaren dinamikan egiten dan moduan, ikasleek proiektu zientifikoak – konponbideak edo hainbat arazo konpontzeko aukera zientifikoak –, proiektu teknologikoak – robota zelan egin daben –, eta horretarako programatutako roboten bidez,  misioak osatuko dabez.

Beraz, Begoñazpi Ikastolako barne txapelketa, irakasleek bideoan azaltzen dabenez, hiru fasetan banatuko da.

Aretoan, hainbat standetan, bai Ikastolako ikasleei, bai kanpotik etorri daitekezan lagunei proiektuak erakutsi ezezik, konponbideak azaldu be egingo deutsiez.

Era berean, landutako proiektuak hartu eta ezarritako epaimahai espezializatuen aurrean, honeek ebaluatuko baitabez, ikasleek lana azaldu behar izango dabe. Epaimahaiak, First Lego Leaguen parte hartutako ikasle eta ikasle ohi, irakasle eta kanpoko adituek osatuko dabez.

Aurkezpen bi egingo dira: proiektu teknologikoa, hau da, robotari forma emoteko zein programazio eta urtenbidea bilatu daben; eta proiektu zientifikoa, hau da, benetako arazoa konpontzeko egindako proposamena. Aurkezpen honetan, ikasleek arazoa azaldu, egin daben esperimentazioa aurkeztu, emaitza lortu eta zenbait ondorio aterako dabe. Gainera, taldeek euskaraz edota ingelesez egingo dabez aurkezpenak.

Aldi berean, epaimahaikideek,  zalantzak galdetu edo proposamenak hobetzeko ideiak emon ahal izango dabez. Ondoren, ebaluatzeko eta proiektu onenak zein diran erabakitzeko  ordua izango da. Honeek izango dira First Lego Leagueko proba ofizialetara joango diranak.

Holan hedatuko dira Ikastolan, zientziaren kultura, teknologia, pentsamendu kritikoa, adimen logiko-matematikoa... . Azken baten, horretan guztian sakontzeko modu eragingarria eta praktikoa da. Izan be, ikasleek irrika biziz biziko dabe bai jardunaldia bera, bai aurreko hileetako prestakuntza-lana.

ARGAZKI GALERIA

Legoñazpi Day: zientzia, teknologia eta robotikaren aldeko apustu argia